Indarkeria sexistari aurre egitea guztion ardura da

Egun, emakumeok oraindik ez ditugu geure eskubideak bermatuta, ez gara jendarte parekide batetan bizi, eta indarkeria sexista jasaten dugu geure bizitzako esparru guztietan.

Zer da indarkeria sexista?

Indarkeria sexistaren helburua gizon eta emakumeen arteko botere harreman hierarkikoak ezarri eta mantentzea da, emakumeak menpekotasun eta diskriminazio egoera batean kokatuz.

Hainbat forma izan ditzake: irainak, ustezko hitz politak, mespretxua, zapalkuntza, jeloskor izatea, xantaia emozionala, zirriak, jazarpen sexuala, kolpeak, bortxaketak, hilketak…

Guztion ardura da emakumeok jasaten ditugun erasoei erantzun bat ematea. Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio.

ZER EGIN ERASO BAT IKUSTEN BADUZU

  • Etxean zaudela oihu bat entzuten baduzu, atera zaitez begiratzera zer gertatzen den, larria izan daiteke.
  • Emakume bat eraso egoera batetan dagoela uste baduzu, joan harengana. Galdetu ea ongi dagoen eta laguntzarik behar duen.
  • Erasotzaileari jakinarazi egoera hori gaitzesten duzula eta jokabide hori ezin onartuzkoa dela.

Egoera larria bada edo beraiengana hurbiltzea arriskutsua iruditzen bazaizu:

  • Atera zarata, oihukatu sua dagoela, errieta egin erasotzaileari, lekukoak daudela aditzera emateko.
  • Bitartean udaltzaingoari (092) edo SOS Deiak –i (112)

ZER EGIN BORTXAKETA BAT GERTATUZ GERO

Eraso larriak gertatzen direnean, bortxaketa adibidez, EMAKUMEARI JAKINARAZTEA BEHAR DIOGU BETI eska dezakeela laguntza, salaketa jarri nahi badu edo nahi ez badu ere:

Udaltzaingoa 112

SOS DEIAK 092

Ez utzi bakarrik konfiantzazko pertsona batekin edo profesional batekin egon arte.

Baliteke emakumeak berehala ez jakitea salaketarik jarri nahi duen ala ez; edonola ere, honako telefono zenbaki hauek EMANGO DIZKIOGU:

GIZARTE-ONGIZATEKO ATALA

Goizetan jo dezakegu hartara, informazio, orientazio eta laguntza espezifikoa jasotzeko
943 481 400, Urdaneta 13.

EMAKUMEEN TXEA

Berdintasun Bulegoa
Goizez jo dezakegu hartara, informazioa jasotzeko.
943 483 470, Okendo 9.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU:

Donostiako Emakumeen Etxea
943 48 34 70

Gizarte Ongizatea
943 481 400