• Berdintasunaren belaunaldian bizi garela saldu digute. Ez sinestu!!

  • Oraindik ere emakumeok diskriminazio egoerak eta eraso sexistak jasaten ditugu gure bizitzako espazio guztietan, baita eremu publikoan ere: gauean, kalean eta parranda giroan. Egoera hauei aurre egiteko gida hau lagungarria egingo zaizu.

NOIZ ETA NOLA EMAN DAITEZKE

Emakumeen kontrako indarkeria ez dira soilik jipoiak eta bortxaketak. Erasoak sutilagoak ere izan daitezke. Adibidez:

  • Etengabeko begirada lizunak edo jokoz kanpoko lizunkeriak esaten badizkizute.

    JARRI ZURE MUGAK ETA ERRESPETARAZI. GUSTOKO EZ DUZUNA ADIERAZI

  • Ezagun edo ezezagun batek ipurdia ukitzen badizu, neketsua bada eta agobiatzen bazaitu, nahiz eta zuk bakean uzteko esan.

    EZ, EZETZ DA!

  • Zuk nahi ez duzunean, sexu harremanak izatera edo kondoirik gabe sarketak burutzera behartzen bazaitu.

    NAHI DUZUNAREKIN ETA NAHI DUZUNEAN, SEXUALITATEA MODU ASKEAN BIZI

  • Sare sozialetan (facebook, twiter, tuenti) iraintzen bazaituzte,zu eta zure harremanak kontrolatzeko erabiltzen badute, zure gorputzeko atalen argazkiak bidaltzeko presionatzen bazaituzte.

    ARDURATSUA IZAN IGOTZEN DITUZUN GAUZEKIN ETA BABESTU ZURE INTIMITATEA

  • Bikoteak zure denbora, mugikorra (whatsapp), janzkera, lagunak… kontrolatzen baditu, noizbait zelatatu edo jarraitu bazaitu.

    JELOSKORTASUNA EZ DA MAITASUNAREN SEINALE, ETA PASAHITZAK EMATEA EZTA ERE

  • Bikoteak irizpiderik ez bazenu bezala jokatzen badu zurekin, zure iritziak gutxiesten baditu, zure bizitzan inor gehiago egotea nahi ez badu.

    EZ MUGATU ZURE BIZITZA BIKOTE HARREMANERA

NOLA EGIN AURRE

  • Izan zeure buruaren jabe. Zure desioak, nahiak eta beharrak errespetatu eta errespetarazi. Esan ezetz, jarri mugak, atera amorrua, adierazi gustoko ez duzuna eta zuk erabaki!

  • Erasotzea delitua da, defendatzea ez. Eraso sexisten aurrean erantzun bat emateko zilegitasuna daukagu. Defendatzeko eskubidea unibertsala da.

  • Bakarrik ezin baduzu, laguntza eskatu. Guztion ardura da emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitea eta diskriminazio egoerekin amaitzea.

  • Autodefentsa feminista tailerretan parte hartu. Piztu kontzientzia, erasoak identifikatu, erantzun ezberdinak ezagutu, emozioak landu, autoestima indartu eta emakumeen arteko sareak eraiki. Elkarrekin indartsuagoak gara!

NOLA EKIDIN BORTXAKETA SAIAKERA BAT

  • Susmorik baduzu, fidatu zure INTUIZIOArekin

  • Kalearen erditik joan pauso sendoak emanez eta jarrera seguru batekin. Hitzik gabeko komunikaziorekin asko esaten dugu eta erasotzaileak horren arabera aukeratzen dute nor erasotu

  • Laguntza eskatu nahi baduzu, SUA oihukatu

  • Ez gara biktimak, gu ere indartsuak gara. DEFENTSARAKO ESKUBIDEA duzu erasotzailea KO utzi arte

HALA ERE ZERBAIT GERTATZEN BADA DEITU:

112 SOS deiak

092 Udaltzaingoa

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU:

Donostiako Emakumeen Etxea
943 48 34 70

Gizarte Ongizatea
943 481 400