INDARKERIA MATXISTA KASUETARAKO AHOLKU ETA JARRAIBIDE PROTOKOLOA

Protokolo honek tresnak eskaini nahi dizkie aisialdi, jai giro edo kultur ekimenetako eragileei, eraso matxisten aurrean jarduteko. Eraso matxistaren bat jasan duten biktimei laguntza emateko betebeharra daukagu, delitua delako.

ERASO MATXISTAK SAIHESTEKO PREBENTZIO-JARDUERA

Adierazi gunean bertan ez dugula inolako jarrera matxistarik onartuko eta, erasoa gertatuz gero, neurriak hartuko ditugula.

Ekintzak antolatzen dabiltzan guztiek izan behar dute protokoloaren berri, txanda egitera sartu baino lehen.

NOLA JOKATU ERASO MATXISTA BAT GERTATUZ GERO

Erasoa pairatu duen emakumeak erabaki behar du beti jarduera gauzatu nahi duen edo ez. Ezinbestekoa da emakumeari zer iritzi duen galdetzea. Egoera erregularizatu gabeko emakume atzerritarra bada protokolo bera jarraituko da, laguntza edo zerbitzuak erabiltzeko eskubide berberak baititu. Jarrera matxistaren bat ikusiz gero, emakume bat erasotzen dutela, emakumearengana joan eta galdetu laguntzarik behar ote duen.

Agindu erasotzaileari jarrera alde batera uzteko eta bidali kanpora.

Eraso larriak gertatzen direnean, bortxaketa adibidez, emakumeari jakinarazi beti eska dezakeela laguntza, salaketa jarri nahi badu edo nahi ez badu ere.

Galdetu konfiantzazko zein pertsonak lagunduko dion pauso horiek ematen. Ez badago inor, erabaki nork lagunduko dion. Ez bakarrik utzi.

BORTXAKETA BADA

Azaldu emakumeari ez dituela arropak aldatu behar ezta bere burua garbitu ere; eta aho bortxaketa bada, ez duela jan edo edan behar, erasotzailea identifikatzeko eta zigortzeko frogak desagerraraz daitezkeelako.

EDONOLA ERE

Telefono zenbaki hauek emango dizkiogu emakumeari:

  • Udaltzaingoa: 092
  • SOS Deiak: 112 (aplikazioa jaitsi)
  • Gizarte ekintza atala:
    943 48 14 00 – Urdaneta 13.
    Informazioa, orientazioa eta laguntza espezifikoa jasotzeko
  • Emakumeen Etxea – Berdintasun atala
  • 943 48 34 70, Okendo 9.
  • Informazioa, orientazioa eta laguntza taldeak.
  • 24 orduko telefonoa: 900 840111

#niksinistendizut