EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EGOERETAN JARDUTEKO GIDA

ZER DA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA?


Emakumeen kontrako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman desorekatu baten ondorioa da, hori dela eta, gure independentzia eta osotasuna eragozten dituzten erasoak pairatzen ditugu emakumeok; irainak, baimendu gabeko ukitzeak, eraso fi sikoak, indarkeria psikologikoa,
bortxaketak… Eskuorri honen helburua, eraso sexista/sexuala jasan duenari laguntza eskaintzea da.

Gertaera hauen aurrean nola jokatu behar dugun jakitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, zerbitzu publikoetako langileak zaretenez gertaera hauek aurrez aurre ikusteko aukera izan dezakezue eta.

ERASO MATXISTA BAT IKUSIZ GERO NOLA JOKATU

Jarrera matxistaren bat ikusiz gero -emakume bat gogaitarazten edo erasotzen dutela-, emakumearengana hurbildu eta zer gertatzen ari den eta laguntzarik behar ote duen GALDETU.

Emakumeak laguntza eskatuz gero, AGINDU erasotzaileari jarrera hori uzteko eta emakumeak nonbaitera joan nahi badu, bertara lagundu.

Eraso larriak gertatzen direnean, EMAKUMEARI BETI JAKINARAZI laguntza eska dezakela, salaketa jarri nahi badu edo nahi ez badu ere.

BORTXAKETA BATEN KASUAN, argitu garrantzitsua dela arropaz ez aldatzea, ez edatea eta ez garbitzea; hori eginez gero, erasotzailea identifikatu eta bere aurkako froga erabakiorrak galdu baitaitezke.

Erasoa pairatu duen emakumeak erabaki behar du salatu edo ez, hortaz, ezinbestekoa da EMAKUMEARI BERE IRITZIA GALDETZEA.

Egoera erregularizatu gabeko emakume atzerritarra bada, laguntza eta zerbitzuak erabiltzeko ESKUBIDE BERAK ditu.

Garrantzitsua da bere KONFIANTZAZKO NORBAITI DEITZEA. Ez badauka nork lagundu tarte horretan, gu geratuko gara berarekin.

Baliteke emakumeak ez jakitea berehala salaketa jarri nahi duen edo ez; edonola ere, honako telefono-zenbaki hauek EMANGO DIZKIOGU:

  • Udaltzaingoa: 092
  • SOS Deiak: 112 (aplikazioa jaitsi)
  • Gizarte ekintzako atala: 943 48 14 00, Urdaneta 13.
    Goizetan informazio, orientazio eta laguntza espezifikoa jasotzeko.
  • Emakumeen Etxea – Berdintasun atala: 943 48 34 70, Okendo 9.
    Bertara jo ahal izango dugu goizez informazioa jasotzeko.
  • 24 orduko telefono zerbitzua: 900 48 01 11.