Zer da indarkeria sexista?

Indarkeria sexista emakumeek emakume izateagatik pairatzen duten indarkeria da. Harreman hierarkikoetan oinarritzen da. Gizonak emakumeen gainetik ezartzen ditu, eta, horren ondorioz, emakumeek eskubide eta aukera gutxiago dituzte. Espazio eta esparru guztietan gertatzen da, eta mundu osoko emakumeek jasaten dute, hau da, egiturazko izaera dauka: familian, eskolan, aisialdian, kirolean, garraio publikoan, musikan, pelikuletan, sare sozialetan, eta abar. Hala ere, eraso sexual gehienak konfiantzazko eremuetan izaten dira, ezagunen partetik, eta modu ezberdinetara azaltzen da: irainak, “piropoak”, mespretxuak, jelosia, xantaia emozionala, baimendu gabeko ukitzeak, eraso fisikoak, ziberjazarpena, bortxaketak…

PLANTO!

Indarkeria sexista hautemateko aztarnak

  • Hausnartu eta autokritika egin: zure edo inguruko mutilen baten jokaerak neskaren bat deseroso sentiarazi du inoiz?
  • Bikotekidea, ligea, bikotekide ohia edo inguruko neskaren bat umiliatu, gutxietsi edo kontrolatu baduzu (haren denbora, sakelako telefonoa eta sare sozialak, janzkera, lagunak…).
  • Jai giroan ipurdia ukitu baduzu, neskaren baten edo talderen baten espazioa inbaditu baduzu/e, eta neskaren bat histerikotzat jo baduzu/e mugak jartzeagatik. Plasta edo lerdetsua izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik.
  • Neska batek sexu harremanik edo praktika jakin bat nahi ez duela esaten badizu (kondoirik gabe txortan egin, taldeko sexua, grabaketak egin edo zabaldu, barruan korritu…), GELDITU! Ez erabili alkohola edo drogarik zure helburuak lortzeko.
  • Gauez zure presentziak neska batzuei beldurra eta segurtasunik eza eragin diezaiekeela pentsatu. Saihestu egoera horiek.

EKIN!

Indarkeria sexistari aurre egiteko gomendioak:

  • Aurreko egoeraren batekin identifikatuta sentitzen bazara, zure jokaerak neskaren bat deseroso sentiarazi badu… utzi jarrera horiei. GELDITU!
  • Ez egin komentario, piropo, txiste matxistarik; eta zure lagun taldean egiten badituzte, moztu!
  • Ez zabaldu eta ez komentatu lagunen artean argazki, bideo edo bestelako material digital intimo eta matxistarik.
  • Zure kuadrillan edo inguruan erasorik edo jarrera matxistarik ikusten baduzu, ekin! Ez zaitez konplize izan!
  • Alkoholak eta bestelako drogek ez dute ezer justifikatzen. Ez erabili inor presionatzeko, engainatzeko…
  • Ez jarri zalantzan, ez ume bihurtu eta ez errudun jo zure inguruko neskak, eta eman zilegitasuna haien hitzei eta kontakizunei.
  • Zalantzan jari zure maskulinitatea. Maskulinitate tailerretara joan, gogoeta egin zure lagunekin zuen jarrerez, ligoteo osasuntsua sustatu…

Eraso sexistaren bat ikusi baduzu

  • Emakumearengana joan, aurkeztu zure burua eta galdetu laguntzarik behar duen. Emakumeak erabakiko du laguntza nahi duen edo ez
  • Entzun enpatia handiz erasotuak esateko duena (azalpena, beharrak…). Ez jarri zalantzan kontatzen diguna, ez epaitu eta ez errudun sentiarazi. Errespetatu haren nahia eta jakinarazi ez dagoela bakarrik.
  • Lagundu. Laguntza nahi izanez gero, toki lasai batera joan. Ez utzi inoiz bakarrik. Informazioa eman edo laguntza bila joaten lagundu.
  • Zure lagunen bat neskaren batekin “pasatzen” ari dela ikusten baduzu, beste lagunen laguntza bilatu eta geldiarazi “pasatzen” ari dena. Ez justifikatu erasorik!
  • Informatu, arreta telefonoen berri eman. Neskari jakinarazi laguntza eska dezakela, salaketa jarri nahi badu edo jarri nahi ez badu ere (egoera erregularizatu gabeko emakumeek ere besteen eskubide berberak dituzte). Nahi badu, zuk deitu dezakezu.

SEXU ERASO LARRIA IZANEZ GERO

  • Oso garrantzitsua da, frogak ez ezabatzeko, osasun zentrora joan arte ez garbitzea arropak eta gorputza (ahoa, genitalak, gainerako gorputzeko zatiak…). Ahoko sexu erasoa izan bada, ez edan eta jan ezer.
  • Saiatu erasotzailearen inguruko informazioa memorizatzen (zer daraman jantzita, nondik joan den…).

BALIABIDEAK ETA TELEFONOAK

ARRISKUAN BAZAUDE:

SOS DEIAK 112 (24 ordu)

INFORMAZIOA/ARRETA NAHI BADUZU:

SATEVI: 900 840 111 (24 ordu)
Gizarte Ekintza: 943 481 400
Donostiako Emakumeen Etxea: 943 483 470