Zer da indarkeria sexista?

Indarkeria sexista emakumeek emakume izateagatik pairatzen duten indarkeria da. Harreman hierarkikoetan oinarritzen da. Gizonak emakumeen gainetik ezartzen ditu, eta, horren ondorioz, emakumeek eskubide eta aukera gutxiago dituzte. Espazio eta esparru guztietan gertatzen da, eta mundu osoko emakumeek jasaten dute, hau da, egiturazko izaera dauka: familian, eskolan, aisialdian, kirolean, garraio publikoan, musikan, pelikuletan, sare sozialetan, eta abar. Hala ere, eraso sexual gehienak konfiantzazko eremuetan izaten dira, ezagunen partetik, eta modu ezberdinetara azaltzen da: irainak, “piropoak”, mespretxuak, jelosia, xantaia emozionala, baimendu gabeko ukitzeak, eraso fisikoak, ziberjazarpena, bortxaketak…

ERASO SEXISTAK SAIHESTEKO PREBENTZIO JARDUERAK

  • Adierazi tabernan edo lokalean ez dela inolako jarrera sexistarik onartuko, eta, erasorik izanez gero, neurriak hartuko direla.
  • Formatu. Taberna edo lokaleko langile guztiek izan behar dute protokoloaren berri, eta jakin ere bai nola jokatu.
  • Behatu. Lanean ari zaren bitartean erne egon eraso egoerak identifikatzeko. Kontuan hartu emakume langileek ere erasoak jasan ditzaketela. Alkoholak eta bestelako drogek ez dute ezer justifikatzen.
  • Zaindu tabernan jartzen duzun musika eta publizitatea egiteko irudiak.

Zer egin eraso sexista izanez gero

  • Emakumearengana joan, aurkeztu zure burua eta galdetu laguntzarik behar duen. Emakumeak berak erabakiko du laguntza nahi duen edo ez
  • Entzun enpatia handiz erasotuak esateko duena (azalpena, beharrak…). Ez jarri zalantzan kontatzen diguna, ez epaitu eta ez errudun sentiarazi. Errespetatu haren nahia eta jakinarazi ez dagoela bakarrik.
  • Lagundu. Laguntza nahi izanez gero, toki lasai batera joan. Ez utzi inoiz bakarrik. Informazioa eman edo laguntza bila joaten lagundu.
  • Informatu, arreta telefonoen berri eman. Neskari jakinarazi laguntza eska dezakela, salaketa jarri nahi badu edo jarri nahi ez badu ere (egoera erregularizatu gabeko emakumeek ere besteen eskubide berberak dituzte). Nahi badu, zuk deitu dezakezu.
  • Baztertu. Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi tabernetan ez dela jarrera sexistarik onartuko, eta neurriak hartu: erasotzailea tabernatik bota, argiak piztu, musika itzali, eta abar.

SEXU ERASO LARRIA IZANEZ GERO

  • Oso garrantzitsua da, frogak ez ezabatzeko, osasun zentrora joan arte ez garbitzea arropak eta gorputza (ahoa, genitalak, gainerako gorputzeko zatiak…). Ahoko sexu erasoa izan bada, ez edan eta jan ezer.
  • Saiatu erasotzailearen inguruko informazioa memorizatzen (zer daraman jantzita, nondik joan den…)

BALIABIDEAK ETA TELEFONOAK

ARRISKUAN BAZAUDE:

SOS DEIAK 112 (24 ordu)

INFORMAZIOA/ARRETA NAHI BADUZU:

SATEVI: 900 840 111 (24 ordu)
Gizarte Ekintza: 943 481 400
Donostiako Emakumeen Etxea: 943 483 470